Iruñean jaio eta hazi nintzen. Barrea eta negarraren artean eraikitzen den tribunan bizi naiz. Antzerkia eta pintura dira munduan egoteko ditudan bi moduak; bi tresna bide bat bilatzeko, bidean galtzeko eta, zorte pixka batekin, nor naizenarekin topo egiteko.
Gorputzetik eta iruditik lan egiten dut, batzuetan elkarrekin gurutzatzen diren eta beste batzuetan beren kabuz aurrera egiten duten bi hizkuntza erabiliz. Suposatzen dut erditik zatituta bizitzea ez dela batere samurra, baina bilatzen jarraitzeko modu bat ere bada. Ideiak bueltaka dabilzkit buruan, nahastu, kontraesanean jarri eta, konturatu orduko, ile urdinak agertu zaizkit. Oraindik galdetzen diot neure buruari nor naizen.
Arte plastikoetan ibilbidea 2010ean hasi nuen, kartelak eta ilustrazioak sortzen. Ordutik, hainbat erakusketa txiki egin ditut, taldekoak zein banakakoak, batez ere Iruñea eta Bilbo artean, eta nire lanaren zati handi bat freelance gisa garatu dut.
Irudiak, marrazkiak, ilustrazioak eta hainbat euskarri grafiko sortu ditut udal, enpresa, elkarte, mugimendu sozia eta antzerki konpainientzat. Aldi berean, antzerkiak eta sorkuntza eszenikoak gero eta leku handiagoa hartu dute nire ibilbidean, ikertzeko, sortzeko eta partekatzeko beste espazio bat bihurtzeraino.
Irudiaren eta gorputzaren artean, pinturaren eta antzerkiaren artean, bilatzen jarraitzen dut. Agian horixe da kontua: norberarekin topo egin arte bidean jarraitzea.